Logotipo gipuzkoakultura
2009ko uztailak 3, ostirala

gipuzkoakultura.net gaur

Eskura ezazu, sortzen den unean bertan, gure web orriko informazio guztia.

Gipuzkoakultura.net-en etengabe emango dizugu gure jardueren berri, albisteak RSS formatuan argitaratzen baititugu.

 

ZER DA RSS?

Gustukoen dituzun web guneetako titularrak edo edukiak automatikoki jasotzeko sistema da. Ez da teknologia konplexua, informazioa zure ordenagailura eramateko formatu sinplea baizik.

Horretarako, gipuzkoakultura.net-en nobedadeak argitaratu ditugun begiratu beharrean, RSS irakurgailu bat erabil dezakezu (RSS-k Really Simple Syndication esan nahi du eta posta softwarearen antzeko itxura du), eta guk emango dizugu, albisteren bat dugunean, horren berri. Beraz, gure webguneko titular guztiak eskuratu eta leiho bakar batean irakurri ahal izango dituzu, eta titular horietan sakatuz, artikulu osoa irakurtzeko aukera izango duzu.

RSS, XML lengoaian oinarrituta dago, eta maiz eguneratzen diren webguneetan erabiltzen da informazioa konpartitzeko. Edukiak banatzeko era honi “sindikazioa” esaten zaio.

Gipuzkoakultura.net-en kasuan, titularrez gain, albisteen laburpena eskaintzen dizugu, eta testu osoa irakurtzeko lotura ere izango duzu.

 

ZEIN ABANTAILA DITU?

RSS formatuari esker, etengabe izango duzu gipuzkoakultura.net-eko albisteen berri.

Gainera, ez duzu zure datu eta helbide elektronikorik eman beharko eta, beraz, anonimoa izango zara web argitaratzailearentzat.

Zein informazio jaso nahi duzun aukera dezakezu eta, honez gain, informazio-iturri hori nahi duzunean zure zerrendatik kentzeko aukera izango duzu.

 

NOLA EMAN DEZAKET IZENA?

Gipuzkoakultura.net-eko informazioa jaso nahi baduzu, web orriko atal bakoitzean izena emateko dagoen lotura aukera dezakezu. Bestela, jarraian eskaintzen dizkizugun loturen artean egin dezakezu aukeraketa:

Behin leihoa ireki ondoren, orriaren helbidea (URL) zure RSS irakurgailuan kopiatu besterik ez duzu atal horretan harpidetzeko.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net