gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko uztailaren 31, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« H. J. Vinkhuijzen holandarraren ilustrazioak Zumalakarregi Museoaren blogean | ondarea | Gabonetan, eskulan tailerrak Zumalakarregi Museoan »

7 egun, 7 museo
2009/12/15

Donostiako MuseoakDonostiako Museoen Sareak eta Plus 55 programak lankidetzan, 7 egun, 7 museo programa prestatu dute. Eskaintza 6 eta 11 urte bitarteko bilobak zaintzen dituzten 55 urtetik gorako pertsonentzat dago zuzenduta bereziki, gabonetako oporraldian bilobekin Donostiako museoetara joan daitezen; Untzi Museora, besteak beste.

Programako parte hartzaileek Museoen Sarea osatzen duten zazpi museoak bisitatzeko aukera izango dute zazpi egunetan eta museo bakoitzean gidatutako ekintza berezia izango dute.

Gaur egun, hainbat arrazoi direla eta, aitona-amonek hartu ohi dute etxeko txikien ardura. Museoetako hezitzaileak horretaz jabetu dira; hori dela eta, aurtengo oporraldirako programazio berezia eskaini nahi izan dute aisialdirako alternatiba gisa. Izan ere, haurrek aitona-amonekin museoan ondo pasatzen dutela ohartu dira.

Programa:

Ekintza guztiak 10:30ean hasiko dira eta ordu eta erdi eta bi ordu inguru iraungo dute.

Izena ematea: abenduaren 9, 10, 15, 16 eta 17a.

Informazio gehiago:

  • Plus 55: 943 213 863 (asteartetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara).
  • Untzi Museoaren webgunean eta 943 430 051 telefonoan (asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30era).

Diptikoa (PDF, 98 KB)

Dossierra (PDF, 173 KB)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net