gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - ondarea

« Getaria 1209-2009: Gipuzkoako Kaia egitasmoaren ondorioak kalean | ondarea | San Adriango indusketen bigarren kanpaina martxan eta publikoari irekita »

Debako Sasiolako eliza zaharberrituko du Gipuzkoako Foru Aldundiak
2009/08/05

Sasiola Gipuzkoako Foru Aldundiak 660.000 euro bideratuko ditu Debako Sasiola multzoko elizaren egonkortze eta zaharberritze lanetarako. Horrela, multzoaren narriadura prozesua eten eta kontserbazioa bermatu ahal izango dute.

Foru Aldundiak Gipuzkoatik pasatzen den Donejakue bideari garrantzia eman nahi dio, izan ere, 2000. urtean Kultura Ondasun gisa sailkatua izan zen Monumentu Multzo izendapenarekin; horregatik, bidearen kontserbazioan eta balioaren handitzean jarri ditu indarrak. Sasiolako elizaren lanak ekintza horien harira datoz Sasiola multzoa Donejakue bideko elementu garrantzitsua baita.

Sasiola 2

Sasiola, Donejakue bidearen lekuko

Sasiola multzoa, jatorrian, Gaztela eta Errioxatik itsasora bidean kokatuta zegoen. Han, babes-dorrea zegoen ibaiaren igarobidean zergak kobratzeko. Gerora, Donejakue bidea zela eta, erromesentzako ermita eta ospitalea eraiki ziren eta, XVI. mendean, Frantziskotarren bigarren fundazio zaharrena izandako komentua eraiki zen. Gaur, komentuko multzoa osatzen zuten elementuetatik eliza bakarrik dirau zutik.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net