gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko uztailaren 31, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« Gordailu Ondare Zentroaren lehen harria, jarrita | ondarea | Karlistaden paisaiak bertatik bertara Zumalakarregi Museoarekin »

Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian. Petit de Meurville. Pietro Bubani
2009/07/13

Loreak asmatzenCristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxeak Loreak asmatzen: naturazale europarrak Euskal Herrian. Petit de Meurville. Pietro Buban ekimena hartuko du uztailaren 13tik irailaren 10era bitartean. Zumalakarregi Museoak eta Cristina Enea Fundazioak antolatu dute Italiako ondoko kultur eta hezkuntza instituzioen lankidetzarekin batera: Bolognako Museo del Risorgimento, Università degli Studi eta Biblioteca comunale dell’ Archiginnasio; Instituto per i beni artistici, culturali enaturali della Regione Emilia-Romagna, Museo civico delle Capuccini eta Universitá degli Studi di Genova.

Proiektua honakoek osatzen dute:

  • Aldi baterako erakusketa (uztailaren 13tik irailaren 10era bitartean)
  • Ikastaroak
  • Ekitaldiak
  • Esperientzia zuhaizti-akustikoa
  • Margo erakusketa
Pietro Bubani eta Petit de Meurville

Denboraldi baterako erakusketa Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian (uztailaren 13tik irailaren 10era)

Erakusketa honek XIX. mende erdialdean Euskal Herriko landareak bildu eta marraztu zituzten bi naturzale elkartzen ditu: Pietro Bubani eta Didier Petit de Meurville.

Pietro Bubanik bizitza Piriniotako landareak jaso eta aztertzen eman zuen, 1841 eta 1879 artean zenbait ibilbide egin zituen gure lurraldetik eta beti ere bere herbarioarentzat landareak jasotzeko helburuz. Didier Petit de Meurville 1857tik aurrera Frantziako kontsul izan zen Donostian. Zaletasunen artean, pintura eta landareekiko maitasuna elkartu zituen eta horren emaitza Gipuzkoako florari eskainitako hiru album izan ziren.

Erakusketak gure XIX. mendeko flora aztertzen du zientzia eta artearen aldetik. Bidebatez, garai hartako gure herriaren testuingurua eta Pirinioen inguruan sortutako bai ikertzeko zein gozatzeko interesaren aipatzen dira.

Erakusgai dauden materialen artean, azpimarratzekoak dira 4.000 landare baino gehiagori buruzko informazioa biltzen duen Bubaniren lan ospetsua -bera hil ostean argitaratua-, Gipuzkoako florari buruzko Didier Petit de Meurvillen albumak, eta baita argazkiak, eskuizkribuak, pirineoei buruzko argitalpenak eta mapak ere.

Erakusketaren eta piezen ikerlana Zumalakarregi Museoaren eta Bolognako Museo del Risorgimentoren arteko lankidetzaren emaitza da.

Erakusketarekin batera, Cristina Eneako esploratzaileak ekitaldi hezigarri eta ludikoa ere izango da. Helburua haurrek ingurua ezagutzeko eta babesteko garrantziaz jabetzea da. Esploratzaile txikiek XIX. mendeko naturalisten lana eta Cristina Enea Parkeko flora sakonago ezagutzeko aurkera izango dute.

Uztailaren 13, 14 eta 15ean, 17:30etik 19:30era, Lorejana: basolandareak eta gastronomía ikastaroa izango. Ikastaroaren helburua inguruko landaredia eta naturak eskaintzen dituen basolandare jangarriak eta horiek sukaldatzeko eta jateko ahalmenak ikastea da.

Bukatzeko uztailaren 18an, larunbata, Akuarelaren eguna izango da. Margoen gaia Cristina Enea Parkeko flora izango da eta nahi duen orok parte har dezake. Han egindako lanak erakusketan jarriko dira.

Egun berean Jakoba Errekondok eta Alex Mendizabalek Zuretik ezpala... eta nirea izeneko zuhaizti-akustikako esperientzia eskainiko dute 17:00etatik 21:00etara.

Informazio gehiago (PDF, 8,8 KB)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net