gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko uztailaren 31, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« Baserri eguna gogoan | ondarea | Gordailu Ondare Zentroaren lehen harria, jarrita »

Hainbat eraikuntzen eta giza presentzia goiztiarraren arrastoak San Adrianen
2009/07/09

San Adrián2008. urtean zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara eta Landa Garapen Departamentuek, Aizkorri-Aratz natur parkeak eta Gipuzkoako eta Arabako Partzoneriak bultzatuta, ikerketa historiko-arkeologikoa hasi zen San Adrianen, pasabide estrategiko horrek historian zehar izandako eboluzioa ezagutu eta ingurua kontsolidatzeko helburuarekin. Indusketa hauen emaitza oso emankor eta interesgarria izan da.

Lizarrateko pasabidea, gaur egun San Adrian bezala ezagunagoa egiten zaiguna, leku estrategikoa da Gipuzkoa eta Araba arteko komunikazioan. Horrexegatik, pasabide moduan erabili izan da beti. Erdi Aroan gainera, aragotu egin zen San Adrianen berezitasun hori; izan ere, garai horretan, Goi Lautada eta Frantzia arteko komunikabide garrantzitsuena bilakatu zen, garaiko "Camino Real de Coches" zelakoa. Oraindik ere, galtzada horren aztarnak ikus daitezke bertan. Galtzada erromatarra esaten zaion arren, arrastoen arabera, XVI, XVII eta XVIII. mendekoa litzateke, tarteen arabera.

Indusketen emaitza uste baino askoz emankorragoa eta interesgarriago gertatu dira, hainbat eraikuntza eta giza presentzia goiztiarraren aztarnak azaldu baitira.

Pasabidea kontrolatu eta defendatzeko gaztelu handi bat existitu izana baieztatu dute aurkikuntzek. Gelarik nagusienak tunelaren barruan izan zituen gazteluak. Tunelaren barruan, gazteluaren almena eta hormak zeuden; baita gazteluaren barruti garrantzitsuena zen "omenaldiaren dorrea" ere.

Tunelean beste hainbat eraikin zeuden, gaur egungo itxuraren antzik ez dutenak. Horien artean gaur egungo tunelari izena eman zion ermita zegoen gaur egungoaren parean. Jatorrizko ermita egungoa baino txikiagoa zen eta gorpuak lurperatzeko eremu bat zuen, seguruenik, bidean hiltzen ziren bidaiariak lurperatzeko.

Benta edo ostatua ere izan zen bidaiariei ostatu emateko. Bentaren zimenduak eta sarreretako bat agerian geratu dira indusketetan. Ostatuaren ondoan mikeleteen kuartela eraiki zen XIX. mendean.

Eremu honetan, 2,15 metroko sakoneran lan egin ahal izan da. Zundaketak, giza presentzia goiztiarra utzi du agerian, eta 1,7 metroko sakoneran, etxe edo sutegi baten arrastoak azaldu dira, gure aroko X. mendean datatu direnak, Goi Erdi aroan hain zuzen. Gainera, 2,15 metroko sakoneran, Brontze arokogiza okupazioaren arrastoak ere agertu.

Oraindik behin betiko ondorioak ateratzeko ikerketaren hasieran badaude ere, orain arteko lanen emaitzek argi adierazten dute San Adriango multzoa lurraldeko garrantzitsuenetako bat dela bere arloan. Bildutako datuek, giza okupazioaren sekuentzia osatzen lagunduko dute.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net