gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 19, ostirala

gipuzkoakultura - ondarea

« Atlantikoak bat eginik. Kontzertuaren argazkiak | ondarea | Hainbat eraikuntzen eta giza presentzia goiztiarraren arrastoak San Adrianen »

Baserri eguna gogoan
2009/07/02

OmenaldiaIgartubeiti Baserri Museoak Baserri eguna ospatu zuen maiatzean. Egun osoan zehar hamaika ekitaldi izan ziren: baserritarrei omenaldia, bertsolariak, gizon proba, txalapartariak, antzezpenak, oilasko erretzea, trikitixa... Une nagusiak hainbat argazki eta bideotan gordeta geratu dira. Gogoratu nahi dituzue?

Ezkio-Itsasoko Bittori Garcia eta Isidro Lasari omenaldia eskaini zieten. Bertan izan ziren, Pilar Azurmendi, Kultura Ondarearen Zuzendari Nagusia eta Juan Carlos Zuloaga, Nekazaritza eta Landa Ingurunearen Garapenerako Zuzendari Nagusia.

Ondoren, bertsolarien txanda izan zen. Ondoko irudian, Gorka Azkarate eta Gorka Ojanguren.

Bertsolariak

Gizon proba:
Ezkio-Itsasoko taldea. Lehenengo aldiz, lau emakumek parte hartu zuten talde honetan.

Antzezpenak: Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko 5 kidek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztu zuten.
Linua nola mozten zen, artoa nola aletzen zen, hesia nola ipintzen zen eta baratzeko lanak erakutsiz.

Euskal Baserriko Oilasko erreak: Pintxo salmentarekin lortutako dirua “Hare Haizea”, Urola Garaiko Sahararen lagunak elkartearen alde izan zen.

Zuhaitzaren Soinuako Txalapartariak:

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net