
gipuzkoakultura - ondarea
« Untzi Museoa Itsas Kultur Ondareko Zentro eta Museoen II. Jardunaldietan | ondarea | Atlantikoak bat eginik. Kontzertuaren argazkiak »
Zumalakarregi Museora ere iritsi da uda. Joan den larunbatean, hilak 20, ikasturte honetako Familientzako Tailerren azken eguna ospatu zuten. Haurrak jolas eta jolas aritu ziren: aulki jokoa, sagar harrapaketa, globo leherketa musikarekin bat eta, azkenik, arratsaldea ondo freskatuta amaitzeko, urezko globo festa egin zuten museoaren kanpoaldean.
Zumalakarregi Museoak eskerrak eman nahi dizkie larunbatetan tailerretara gerturatu diren lagun guztiei. Ikasturte honetan antolatu ditu lehen aldiz familientzako ekimen hauek; baina izandako arrakasta ikusita, datorren ikasturtean jarraitzeko asmoa dute.
2009-2010 ikasturteko programazioa ere osatzen hasi dira jada Zumalakarregi Museoan. Beraz, datorren ikasturtean museoa bisitatu nahi duten familia, lagun talde, ikastetxe, euskaltegi, helduentzako heziketa talde eta abarrek 943889900 telefonora deitu edo mzumalakarregi@gipuzkoa.net-era idatzi dezakete.
Eta uda honetan...
Zumalakarregi Museoaren 20. urteurrenaren harira Ameskoa eta Lizarraldeko karlistaldien paisaiak ezagutzeko antolatutako txangoa oso arrakastatsua izan denez, beste irteera bat antolatzen ari dira datozen hilabeteetan Arabakoak ezagutzeko.
Horretaz gain, uztailan Lantegi Kooperatiboak antolatu dituzte Igartubeiti Baserri Museoarekin elkarlanean, Paisaiaren bilakaera izenburupean. Zumalakarregin Arkitektura Erraldoiak izango dira ardatz eta Igartubeitin Landa-ren eraldaketa.