gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 20, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« Orioko "Mutiozabal" ontziolara bisita | ondarea | Atlantikoak bat eginik zikloaren kontzertua Untzi Museoan »

Untzi Museoaren bildumako itsasontzien berriztatze lanak
2009/06/10

OntziolaGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak, lehiaketa publikoaren bidez, Lasarteko Olabe Ontziola esleitu zuen Untzi Museoak errekuperatu dituen itsasontzietako lau berriztatzeko.

Untzi Museoaren bildumako itsasontzien berriztatze lanakOlabe Ontziolako taldea

Olabe Ontziolako teknikariek Germancho kostaldeko arrantzaontziaren berriztapena bukatu dute.J. Garinek eraiki zuen 1950. urtean eta museoak 1996an errekuperatu zuen. Halaber, Urumea ibaian ibilitako ala baten berriztatze lana amaitu da. Azken hau 1940. urtekoa daeta Martutenen dagoen Goikoene Baserriko Bernardo Echarri hondarzalearena izan zen 1989. urtean museoak errekuperatu zuen arte.

Bigarren fasean, Juan María legatzontzia (Hondarribian 1965. urtean eraikia eta 1994an errekuperatua) eta Bidasoako gabarra errekuperatuko dituzte. Gabarra, 1900. urtean eraiki zen eta Hondarribiako Jose Aguirrerena izan zen museoak 1993an errekuperatu zuen arte.

Sortu zenetik, euskal kostaldeko itsasontzi-ondarearen berreskurapena eta kontserbazioaren alde lan egiten ari da Untzi Museoa. Gaur egun, 35 itsasontzi ditu, gehienak txikiak eta ertainak. Gehienak arrantzarekin zerikusia duten ontziak dira nahiz eta portuko eta aisialdiko ontziak ere badauden tartean.

Gehiago jakiteko:

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net