gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 18, osteguna

gipuzkoakultura - ondarea

« Begiratu, ikusi, aurkitu... Behobia, aduana kokatu aurretik | ondarea | Zumalakarregi Museoa udan murgilduta »

Untzi Museoa Itsas Kultur Ondareko Zentro eta Museoen II. Jardunaldietan
2009/06/23

Itsas Kultur Ondareko Zentro eta Museoetako kideakEkainaren 10 eta 11an Itsas Kultur Ondarea lantzen duten Zentro eta Museoen bigarren Jardunaldiak ospatu ziren Cartagenako (Murtzia) ARQUA Urpeko Arkeologia Museo Nazionalean. Untzi Museoak euskal itsas ondarea eta historia aztertzen egiten duen lanaz hitz egin zuen.

Hitzaldi bat

Untzi Museoak Itsas Memoria aldizkari espezializatua publikatzen du 1996tik, euskal itsas historia eta kultura aztertzen dituen Euskal Herriko aldizkari espezializatu bakarra. Gainera, aldi baterako erakusketak dibulgazioa eta ikerketa lantzen dituen liburuekin osatzen ditu maiz museoak.

Jardunaldien amaieran Itsas Kultur Ondareko Zentro eta Museoen Elkartearen sorrera ekitaldia ospatu zen. Besteak beste, Catalunyako, Euskal Herriko, Galiziako, Andaluziako eta Kantabriako zentroak elkartu dira bertan.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net