gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 14, igandea

gipuzkoakultura - ondarea

« Antzerki mutua Zumalakarregi Museoan | ondarea | Untzi Museoaren bildumako itsasontzien berriztatze lanak »

Orioko "Mutiozabal" ontziolara bisita
2009/06/09

Mutiozabal OntziolaUntzi Museoko arduradunak Orioko "Mutiozabal" ontziola bisitatzen egon ziren, bere jarduera betirako etengo zuela jakin ondoren. Gipuzkoan zutik mantentzen den erriberatako ontziola bakarra da.

Antonio Mutiozabal hasi zen instalazio hauetan ontzigintzan 1910. urtean. Beranduago, Ostolaza familiaren eskuetara pasa zen ontziola eta 1954an Francisco Carrera "Txanka" eta Agustin Gozategi "Karraballo" ontzigileekin elkartu zen. Francisco Carrera zendu zenean, ontziola bere semea Ramonek hartu zuen eta bere gain hartu zuen ontziolaren martxa egun arte. Ontziola krujia bateko nabe bakar batengatik osatuta dago, konpartimentaturik gabekoa, eta arrapala du Orioko itsasadarra aldera.

Mutiozabal Ontziola

Ontziola hau XX. mendean zehar egurrezko ontzigintzan aritu zen eta bertan baxurako arrantzontzi ugari eraiki ziren, besteak beste, Padre Lerchundi, San Antonio, San Nicolás edo Madre Guadalupe.

Gehiago jakiteko: Patrimonio y construcción naval en Gipuzkoa (PDF, 3 MB)

Untzi Museoak 1990. urtean, Francisco Carrera "Txanka" ontzigileari enkargatu zion Erdi Aroko bale txalupa baten berreraikuntza. Bale txalupa hau Museoaren erakusketa iraunkorrean egon zen ikusgai 1991 eta 2007 urte artean. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren biltegian dago gordeta.

Ontziak egiteko planoa

Ramón Carrera "Txanka"ren dohaintza

Maiatzaren 15ean Untzi Museoak Ramon Carrera Urangaren dohaintza garrantzitsua jaso zuen. Bere aitak, Francisco Carrera "Txanka" zenak, 60. eta 70. hamarkadetan egurrezko itsasontziak eraikitzeko erabiltzen zituen hainbat plano eman zizkion Museoari dohaintzan. "Txanka"k, Orioko ontzigile ospetsuak, euskal kostaldean aritzen ziren baxurako arrantzontziak eraikitzen zituen.

Untzi Museotik zinez eskertu nahi diogu Ramon Carrerari bere eskuzabaltasuna.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net