
gipuzkoakultura - ondarea
Zumalakarregi Museoak familientzako doako tailerrak antolatzen ditu larunbatetan. Hurrengoak, antzerki mutua izango du ardatz, ekainaren 6an, 16:30etik 18:30era.
Pasa den larunbatean, haur askok parte hartu zuten Euskarazko Zinema saioan eta filmea ikusi ondoren ordenagailu jolasetan ibili ziren. Ekainaren 6an antzerki mutuari buruzko tailer didaktikora gerturatzen direnek ere primeran pasako dute!
Erreserba egiteko 943889900 telefonora deitu edo mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idazti behar da.
Ikasturte honetako azken txanpa hastera doa haur gehienentzat, eta halaxe izango da Zumalakarregi Museoaren tailerrentzat ere. Ekaina izango da ikasturte honetan ospatuko diren ekintzen azken hilabetea.
Ekainaren 20ean bukatuko dira martxoan hasitako dinamikak. Hala ere, izandako arrakasta kontuan hartuta, datorren ikasturtera begira ekintza gehiago izango dira.