gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 14, igandea

gipuzkoakultura - ondarea

« Untzi Museoa, Itsas Ondarea gordetzen duten Museo eta Erakundeen II. Jardunaldietan | ondarea | Ezagutu karlistaldien Lizarraldeko paisaiak »

Familientzako aisia Zumalakarregi eta Igartubeiti museoetan
2009/05/28

Haurrak, Zumalakarregi museoko papiroflexia tailerreanZumalakarregi Museoak eta Igartubeiti Baserri Museoak familien gozamenerako jarduerak antolatu dituzte maiatzaren 30erako.

Igartubeiti Baserri Museoan lore lehorrak egiteko doako tailerra izango da, 16:30etik 18:00etara. Ondoren, 18:00etatik 19:00etara, Igartu merienda banatuko dute.

Larunbatero, baserriko bizimodua gertutik ezagutzeko doako jarduera didaktikoak egiten dituzte Igartubeitin eta larunbata honetakoa maiatzeko azkena izango da.

Izena emateko, 943722978 telefonora deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera idatzi behar da.

Zumalakarregi Museoan ere familientzako doako tailerrak egiten dituzte. Joan den larunbatean, esaterako, haurrek primeran pasa zuten papiroflexia tailerrean. Maiatzeko azken larunbatean, 30ean, 16:30etik 19:00etara, euskarazko film dibertigarri eta didaktiko batekin gozatuko dute. Aukeratzeko film sorta bat emango diete haurrei eta denen artean erabakiko dute zein ikusi.

Izena emateko, 943889900telefonora deitu edo mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi behar da.

Bestalde, MUSEO EGUNA 20 URTEZ argazki erakusketa maiatzaren 31 arte izango da ikusgai. Zumalakarregi Museoak 20 urte bete ditu aurten, eta urte horietan Museoen Nazioarteko Eguna bertan ospatu dutenen argazkiak ikus daitezke erakusketan. Atzera begiratzeko tarte bat hartu eta, zergatik ez, nork bere buruaz barre pixkat egiteko aukera aparta eskaintzen du, bereziki Ormaiztiarrentzat, beraiek baitira erakusketako protagonista nagusi.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net