
gipuzkoakultura - ondarea
BEGIRATU...ikusi...AURKITU. Inspirazioa edo plagioa XIX. mendeko grabatuetan blogean laugarren sarrera argitaratu du berriki Zumalakarregi Museoak. Donostiako bost grabatu azaltzen dira oraingoan, Hornbrook aita-semeenak aurkitzeko.
XIX. mendean gurean ibilitako irudigile britainarren artean, Lehenengo Karlistaldian Royal Navy ala Britainiar Legio Laguntzailean aritutakoak nabarmentzen dira. Hauen artean Richards eta Thomas Hornbrook aita-semeak aurki ditzakegu, blogean ikus daiteken Donostiako ikuspegiaren jatorrizko egileak. Blogean azaltzen diren bost irudietatik zeintzu dira beraienak?
Sartu http://zm-copygrab.gipuzkoakultura.net/ helbidean eta irudi originala zein den asmatzeaz gain, iruzkinak gehitu eta iritziak elkartrukatzeko aukera izango duzue.
Irudi berriak argitaratzen diren unean bertan jaso nahi badituzue, RSS bidezko harpidetza egin dezakezue blogean. Izan zaitezte lehenak irudi berriak jaso eta eratzuten!