gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 13, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« Euzkadiko Gudontzidia eta Galizia | ondarea | Oiasso Museoari babesa, Europako museorik onenaren hautagaitzarako »

Baserri eguna Igartubeitin
2009/05/07

Yartu elkartearen antzezpenaIgartubeiti Baserri Museoak Baserri eguna antolatu du maiatzaren 17rako. Igande horretan, hainbat ekitaldi izango dira 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara: baserritarrei omenaldia, bertsolariak, gizon proba, txalapartariak, antzezpenak, oilasko erretzea, trikitixa eta bisita gidatuak.

Euskal baserria ezagutarazteko aisialdiko hainbat dinamika  hezigarri antolatzen ditu Igartubeiti Baserri Museoak; oraingo honetan, baserri eguna. Egun honek Euskal Herriko baserritar guztiak omentzea du helburu.

Bertsolariak

Gainera, ekitaldi solidarioa izango da, Sahararen aldeko Urolako Garaiko Hare Haizea elkartearen alde. Kalitatea fundazioak babestutako Lumagorri oilasko erreen dastaketan pintxo salmentarekin lortzen den dirua elkartearentzat izango da. Irrintzi dantza taldeko dantzariek, Urretxu-Zumarragako bertso eskolako bertsolariek, Zumarragako trikitilariek eta antzezleek dohainik parte hartuko dute festa honetan saharar herriaren alde.

Egitaraua

  • 11:00 Ezkio-Itsasoko bi baserritarri omenaldia eskainiko zaie eta dantzariek aurreskua dantzatuko diete. Juan Carlos Zuloaga, Nekazaritza eta Landa Ingurunearen Garapenerako Zuzendari Nagusia eta Pilar Azurmendi, Kultura Ondarearen Zuzendari Nagusia bertan izango dira.
  • 11:30 Bertsolariak
  • 12:00 Gizon proba. Ezkio-Itsasoko taldea gizon proban arituko da Igartubeiti Baserri Museoko parkinean.
  • 12:45 Txalapartariak
  • 11:00-13:00 Antzezpenak Yartu elkarteko kide diren Ezkio-Itsasoko eta bost bizilagunek XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzeztuko dute.
  • Umeentzako ekintzak Kalitatearen babesarekin
  • 13:00 Oilasko erretzea Kalitatearen babesarekin. Pintxo salmentarekin lortzen den dirua Hare Haizea elkartearentzat izango da.
  • Zumarragako trikitilariak
  • Bisita gidatuak 11:00etan, 12:30ean eta 17:30ean.

Autobus zerbitzua doan

Igartubeitiko aparkalekua gizon probarentzat beharko denez, doako autobus zerbitzua izango da Santa Lutziko industriagunetik.

Informazio gehiago: Igartubeiti Baserri Museoa

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net