gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« Bizkaiko burdinaren kabotajea | ondarea | Brokoako eskifaia Untzi Musoean »

Arkeologia-jardueretarako diru laguntzak
2008/08/14

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren orri bat Azaroaren 14a arte zabalik dago Gipuzkoako Lurralde Historikoan arkeologi ondasunei eragiten dieten lanen ondoriozko arkeologia-jarduerak gauzatzeko diru-laguntzen deialdia, Kultura Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak urtero deitzen duen diru-laguntza programaren barruan.

Diru-laguntza hauek, legeak horrela behartuta, miaketa, zundaketa edo indusketa arkeologikoak burutu behar izan dituzten partikularrei edo eraikuntzako enpresa sustatzaileei daude zuzenduta, lan hauek sortzen dituzten gastuak ordaintzeko.

Laguntzei buruz gehiago jakiteko ondoko fitxategia kontsulta dezakezue:

-Gipuzkoako Lurralde Historikoan arkeologi ondasunei eragiten dien obren ondoriozko arkeologia-jarduerak gauzatzeko diru-laguntzak (Word, 57,5 KB)

Deialdiaren oinarri arautzaileak ere kontsulta ditzakezue abuztuaren 5eko GAOean.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net