gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« Zein gerrate da? | ondarea | Bizkaiko burdinaren kabotajea »

Zumalakarregi Museoaren Zerbitzuen Kartaren emaitzak
2008/07/24

Zumalakarregi Museoaren Zerbitzu Kartaren azala Iazko ekainean Zumalakarregi Museoaren Zerbitzuen Karta (PDF, 1,2 MB) argitaratu zen, museoak hartzen dituen konpromisoak eta hauek betetzen diren edo ez neurtzeko bideak islatzen dituen dokumentua. Orain, urtebeteko lanaren emaitzak jasotzeko garaia heldu da eta emaitzak argitaratu dira.

Eskaerei berehala erantzutea, urtero beste erakunde batzuekin elkarlanean aldi baterako erakusketaren bat antolatzea, erakusketa birtualen bat egitea, urtero ikasle eta aisialdi taldeentzat hiru tailer elkarreragile eta animazio jolasak antolatzea... Horiek dira konpromisoetako batzuk, baina Zerbitzu Kartak gehiago ere biltzen ditu. Batzuk bisitariek beraiek emandako balorazioaren arabera neurtzen dira, eta beste batzuk aurretiaz ezarritako helburuen arabera.

Eskaerei emandako erantzunari dagokionez, esaterako, kontsulta eta eskaeren % 80 48 orduko epean erantzuteko konpromisoa hartzen du museoak, eta Zerbitzuen Karta argitaratu zenetik, %91,36ri erantzun zaie epe horren barruan.

Aldi baterako erakusketei dagokienez, Cristina Enea, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean egindako Esploratzaileak XIX. mendean Le Tour Du Monde erakusketa dugu konpromisoari emandako erantzuna.

Erakusketa birtualei dagokienez, Petit de Meurville-Gipuzkoako flora erakusketa birtuala jarri zuen martxan XIX. MENDEKO albuma kultur webgunean.

Tailer eragileei eta animazio jolasei dagokienez, Zerbitzuen Karta argitaratu zenetik lau egin dira, eta 9,84ko balorazioa jaso dute.

Hala ere, esan bezala, aipatutakoak adibide batzuk bakarrik dira. Konpromiso guztien emaitzak ondoko dokumentuan dituzue:

-Zumalakarregi Museoaren Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF, 45 KB)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net