
gipuzkoakultura - ondarea
« Donostia XIX. mendean. Untzi Museoak Antonio Brugadaren olio-lan bat eskuratu du | ondarea | Zumalakarregi Museoaren Zerbitzuen Kartaren emaitzak »
Ba al dakizue nor zen Zumalakarregi Museoaren Ezetz Asmatu! bildumagarri digitalaren seigarren alean azaltzen zen pertsonaia? Bada, On Sebastian infantea zen irudiko protagonista. Asmatu ez bazenuten, orain beste aukera bat duzue; izan ere, jolas honen zazpigarren alea sarean da dagoeneko. Oraingoan, irudia XIX. mendeko zein gerratekoa den asmatu behar duzue.
Erantzun zuzena bidaltzen baduzue museorako bi sarrera jasoko dituzue doan. Animatu zaitezte! Ez da batera zaila, eta gainera, zalantzaren bat baduzue, laguntza txiki bat ere emango dizuegu.
Gogoratu, gainera, jokoan parte hartzen duzuen guztiek urte bukaeran ustekabe atsegina jasoko duzuela etxean.
Parte hartzeko helbidea http://zm.gipuzkoakultura.net/ezetzasmatu/ da. Hilabetero bildumagarria posta elektronikoz jasotzeko aukera ere baduzue; horretarako mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi baino ez duzue egin behar.