
gipuzkoakultura - ondarea
« Itsas ondareari buruz | ondarea | Donostia XIX. mendean. Untzi Museoak Antonio Brugadaren olio-lan bat eskuratu du »
Untzi Museoak ekainaren 30 eta uztailaren 1ean Iniestan (Cuenca) izan diren Jornadas de Gestión de Patrimonio Arqueológico izeneko jardunaldietan parte hartu du. Bertan, El Museo Naval de San Sebastián: un modelo de gestión hitzaldia eskaini du Untzi Museoko zuzendarikide Soco Romano Aguirrek.
PAICE Paisajes de la Celtiberia proiketuak bultzatu, La Manchuelako Arkeologia Museoak antolatu, eta Adiman, Cuencako Manchuelaren Garapenerako elkarteak koordinatu ditu jardunaldi hauek. Bi egunetan, hainbat adituk ondarearen kudeaketa eta zabalkundeari buruzko esperientziak trukatu dituzte, hitzaldi, mahai-inguru eta lan-taldeen bidez.