
gipuzkoakultura - ondarea
« Urtebeteko ibilbidea mendetako itsas historian zehar | ondarea | Karl Ferdinand Henningsenek egindako marrazkien koadernoa »
Ate joka dugu uda. Kostata bada ere, oraingoan eguzkia bera ere gure artean geratzeko iritsi dela dirudi. Eta jende askok aisiaz gozatzeko denbora gehiago izango du. Beraz, une aproposa izan daiteke Igartubeiti Baserri Museoa bisitatu eta XVI. eta XVII. mendeetako euskal baserrien eguneroko bizitza ezagutzeko. Udako ordutegia ekainaren 15ean hasi zen eta irailaren 15a arte egongo da indarrean:
-Asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik19:00etara.
-Bista gidatuak 11:00etan, 12:30ean eta 17:00etan (70 minutuko iraupena).
Badakizue, uda honetan ez galdu iraganean murgiltzeko aukera. Hurbil zaitezte Igartubeiti Baserri Museora eta Euskal baserrien eguneroko bizitza ezagutuko duzue. Zaharberritutako eraikina jatorrizko egoeran eta garaiko altzari eta tresneriaz hornituta dago, gure arbasoen bizimodua ulertarazteko asmoz: zer jaten eta edaten zuten, nola janzten ziren, zertan egiten zuten lana... Interpretazio Zentroak euskal baserriaren historia, ezaugarriak, erabilera eta bilakaera erakusten ditu baliabide expografiko berrienak erabiliz.