gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - ondarea

« Uda Igartubeitin | ondarea | Ezetz asmatu nor den! »

Karl Ferdinand Henningsenek egindako marrazkien koadernoa
2008/06/23

Henningsenen marrazki baten xehetasuna Karl Ferdinand Henningsenek egindako 11 marrazki soltez osatutako kuaderno ezezagun eta interesgarria eskuratu du Zumalakarregi Museoak.

Henningsenen marrazki batOrain arte ez genekien Henningsen marrazkilaria zenik. The most striking events of a twelvemonth´s campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces liburuan argitaratutako Tomas Zumalakarregiren grabatuaren egilea zela besterik ez genekien.

Zumalakarregiren lehen biografoa izan zen Henningsen, eta general karlistaren figura nazioarteko bihurtu zuen. 1815ean jaio zen Eskozian eta, 19 urte zituela, bere burua bolondres aurkeztu zuen karlisten aurrean. Zumalakarregiren zalditeriko partaide izan zen eta borroka ugaritan parte hartu zuen. 1835.ean Elliot Hitzarmena sinatzerakoan diplomatiko britainiarra harritu omen zen karlisten artean eskoziar hura aurkitzean.

Tomas Zumalakarregiren grabatua Henningsenen liburuan Zumalakarregi hil zenean, Ingalaterrara itzuli zen, bertan karlisten aldeko lana egitearren. Garai horretan, 1836. urtean, argitaratu zuen lehen aipatutako The most striking events of a twelvemonth´s campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces liburua. Arrakasta handia izan zuen, eta urte gutxian alemanierara, frantsesera, italierara eta gaztelerara itzuli zuten. Britainiarren artean eztabaida ugari sortu zuen, Zumalakarregiren figura goraipatu eta karlisten aldeko jarrera nabarmendu baizuen.

1877ean hil zen, gerra guztiak galdu ondoren.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net