gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - ondarea

« Ezetz asmatu nor den! | ondarea | Untzi Museoaren kudeaketa eredua »

Itsas ondareari buruz
2008/06/30

Lekeitioko itsasargia Ekainaren 18an, asteazkena, Itsas Ondarea turistikoki balioestearen inguruko I. Jardunaldian parte hartu zuen Untzi Museoak, Lekeitioko Kultur Etxean.

Palamos-Gironako Arrantza Museoko Zuzendari Miquel Martík eta, besteak beste, Galiziako Itsas Museoaren Aholkularitza Kontseiluko kide den Dionisio Pereira idazleak parte hartu zuten Lekeitioko Udalak antolatutako ekitaldi honetan. Soco Romano, Untzi Museoko zuzendarikidea, jardunaldiaren moderatzailea izan zen.

Turismo eskaintza kultura baliabideen bidez sustatzeko helburuarekin antolatutako Ondarea, Lekeitioko itsasargia jardunaldien barruan kokatzen da ekitaldi hau.Madrilgo bilera

Bilera Madrilen
Maiatzaren 28an, bestalde, Donostiako Untzi Museoko ordezkariak Madrilgo Ontzi Museoan izan ziren, Itsas Ondarea gordetzen duten Museo eta Zentroen Elkarte bat sortzeko oinarriak prestatzeko bileran.

Untzi Museoaz eta Madrilgo Ontzi Museoaz gain, Bartzelonako Museu Maritim, Cartagenako Itsas Arkeologia Museoa eta Andaluziako Junta egon ziren bilduta.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net