
gipuzkoakultura - ondarea
Asmatu al zenuten zenuten Ezetz Asmatu! bildumagarri digitalaren bosgarren alearen erantzuna? Ezagutu zenuten Pasaiako grabatua? Asmatu ez bazenuten, lasai; Zumalakarregi Museoak bildumagarriaren seigarren alea argitaratu berri du eta, beraz, hemen beste aukera bat duzue. Oraingoan, irudian azaltzen den pertsonaia nor den behar duzue.
Erantzun zuzena bidaltzen baduzue museorako bi sarrera jasoko dituzue doan. Gainera, gainera, urte amaierarako ustekabe atsegin bat prestatu dugu parte-hartzaileentzako. Animatu zaitezte! Ez da galdera zaila, eta gainera, zalantzaren bat baduzue, laguntza txiki bat ere emango dizuegu.
Parte hartzeko helbidea http://zm.gipuzkoakultura2.net/ezetzasmatu/ da. Hilabetero bildumagarria posta elektronikoz jasotzeko aukera ere baduzue; horretarako mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi baino ez duzue egin behar.