gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« Gipuzkoari buruzko ikerketa historikoak egiteko bekak | ondarea | Museoen Nazioarteko Eguna Untzi Museoan »

Zumalakarregi Museoak Museoen Nazioarteko eguna ospatuko du
2008/05/15

Gorriz jantzitako ume taldea (karlistak) Urtero bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zumalakarregi Museoak, XIX. mendeko Euskal Herria gozatzeko eta ezagutzeko erreferentzia zentroak, Nazioarteko Museo Eguna ospatuko du herriko umeekin. Asteartean, hilak 20, museoaren aurreran elkartuko dira Tirabira Ormaiztegin jokoan aritzeko.

Umeak bi taldetan banatuta (karlistak eta liberalak), herriko plazan barrena ibiliko dira proba bila. Umeak, jeneralaren gidaritzapean, XIX. mendeko pertsonai baten azalean jarriko dira: apaiza, artzaina, bertsolaria, jostuna, mandazaina, ehiztaria, baserritarra, saltzailea, alkatea eta egurgilea. Bakoitzak proba bat gainditu beharko du ordezkatzen duen pertsonaiaren arabera.

Urdinez jantzitako ume taldea (liberalak)Horretaz gain, galdera banari zuzen erantzun beharko diote proba gainditzeko. Aurtengo gaia XIX. mendean gertatutako aldaketa ekonomiko, sozial eta politikoen ingurukoa izango da. Eta partaideek garai hura benetan ezagutzen ote duten frogatu beharko dute: Tomas Zumalakarregik irratia ezagutu ote zuen, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izan ote zen, eta abar.

Proba gaindituta, altxorraren bila hasiko dira taldeak, hiru pista aurkitu ondoren, kofreetan zer gordetzen den deskubritu arte. Bi kofre daude, gure joko honetan ez baitu inork galtzen.

Esan bezala, jokoa maiatzaren 20an izango da, 16:30etan hasita. Eta jokoa bukatuta, freskagarri bat hartzeko aukera izango dute.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net