
gipuzkoakultura - ondarea
Zumalakarregi Museoak Ezetz asmatu! bildumagarri digitalaren laugarren alea argitaratu du. Oraingoan, argazkia XIX. mendeko zein gertakizuni buruzkoa den asmatu behar duzue.
Erantzun zuzena bidaltzen baduzue museorako bi sarrera jasoko dituzue doan. Joan den hilabetean asmatu ez bazenuten, orain beste aukera bat duzue. Ez da batera zaila, eta gainera, zalantzaren bat baduzue, laguntza txiki bat ere emango dizuegu.
Parte hartzeko helbidea http://zm.gipuzkoakultura2.net/ezetzasmatu/ da. Hilabetero bildumagarria posta elektronikoz jasotzeko aukera ere baduzue; horretarako mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi baino ez duzue egin behar.