gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« Igartubeiti Baserri Museoa itxita ekainaren 4a arte | ondarea | Urtebeteko ibilbidea mendetako itsas historian zehar »

Zein herri da?
2008/05/23

Bosgarren bildumagarriko irudia Asmatu al zenuten Ezetz Asmatu! bildumagarri digitalaren laugarren alearen erantzuna? Espoz Mina Jeneralak agindutako Lekarozko sutea, horixe zen irudiaren atzean izkutatzen zen gertakizuna. Asmatu ez bazenuten, lasai; Zumalakarregi Museoak bildumagarriaren bosgarren alea argitaratu berri du eta, beraz, hemen beste aukera bat duzue. Oraingoan, irudian azaltzen den herriaren izena asmatu behar duzue.

Erantzun zuzena bidaltzen baduzue museorako bi sarrera jasoko dituzue doan. Gainera, gainera, urte amaierarako ustekabe atsegin bat prestatu dugu parte-hartzaileentzako. Animatu zaitezte!

Hilabetero bildumagarria posta elektronikoz jasotzeko aukera ere baduzue; horretarako mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi baino ez duzue egin behar.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net