gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 5, ostirala

gipuzkoakultura - ondarea

« Zumalakarregi Museoak Museoen Nazioarteko eguna ospatuko du | ondarea | Museoen eguna, egunero »

Museoen Nazioarteko Eguna Untzi Museoan
2008/05/16

Arrantzale bat ontzian Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna da eta Untzi Museoak ospakizunekin bat egingo du. Horregatik, larunbata eta iganderako, hilak 17 eta 18, hainbat ekitaldi prestatu ditu.

Maiatzaren 17an, Untzi Museoa Donostiako museoen jolas erraldoian izango da. Donostiako Museoen Sareak antolatu du jokoa eta goizeko 11:00tik 14:00etara ospatuko da Gipuzkoa plazan. Parte-hartzaile guztiei museoen sareko oparitxo bat banatuko zaie.

Maiatzaren 18rako Ate Irekien Eguna antolatu du Untzi Museoak; beraz, museorako sarrera eta audiogida zerbitzua doakoak izango dira. Gainera, Donostia, Itsas Hiria erakusketa ezagutzeko bisitaldi gidatuak ere egongo dira dohainik, 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Hauetan parte hartzeko beharrezkoa da maiatzaren 17ko 13:00ak baino lehen erreserba egitea.

Horretaz gain, Untzi Museoaren web orrian, Donostiako arrantzaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkei buruzko erreportaia izango da ikusgai. Bertan, Donostiako portuko arrantza sektorean adierazgarriak diren pertsonen eta adituen testigantzak jasotzen dira. 2007an egin zen erreportaia eta Donostia, Itsas Hiria erakusketaren barruan ere ikus daiteke.

Azkenik, maiatzaren 17an eta 18an zehar, webgunearen bitartez, Donostiako itsas historiari buruzko galderak egiteko aukera izango dute erabiltzaileek. Museoak editatzen duen Itsas Memoria: Revista de Estudios Marítimos del País Vasco aldizkarian parte hartzen duten adituek erantzungo dituzte.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net