gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« Museoen Nazioarteko Eguna Untzi Museoan | ondarea | Kultur Ondarearen Didaktika »

Museoen eguna, egunero
2008/05/19

Igartubeiti Baserri Museoa Joan den igandean, hilak 18, Museoen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Hala ere, egunero ospatu dezakegu museoen eguna. Egunero gozatu dezakegu Gipuzkoan dugun museo eskaintza zabalaz.

Gipuzkoa Turismo webgunean, bertako museoei buruzko informazio zabala dago eskura. Era guztietako museoak daude aukeran, guztion nahiak asetzeko moduan: artea, etnografia, zientzia eta natura, historia...

Pasaiako Ontziola Ontzi Tradizionalen Ikerketa eta Eraikuntza Zentroan, esaterako, zuzenean ikusi dezakegu nola eraikitzen diren ontziak antzinako teknikak erabilita. Oiartzunen, Herri Musikaren Txokora joan gaitezke, musika-folklorearekin lotutako laurehun musika-tresna ikusi eta entzuteko. Eibarko Armagintzaren Museoan, industria honen historia ezagutu dezakegu, XIV. mendetik gaur arte. Erdi Aroan ere murgildu gaitezke, Segurako Erdi Aroko Interpretazio Zentrora gerturatuta.

Baina hauek adibide bat baino ez dira. Ikusi, ikasi eta gozatzeko Gipuzkoan dugun museo aukera zabalaren adibide bat. Beste asko daude. Gozatu ditzagun urte osoan zehar.

(Igartubeiti Baserri Museoaren argazkiaren egilea: Ardazka)

 

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net