
gipuzkoakultura - ondarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Igartubeiti Baserri Museoa ekainaren 4ra bitartean publikoarentzat itxita egongo da arrazoi teknikoak medio.
Egun horretatik aurrera berriz ere izango dugu iraganean murgildu eta XVI. eta XVII. mendeetako euskal baserrien eguneroko bizitza ezagutzeko aukera. Zaharberritutako eraikina jatorrizko egoeran eta garaiko altzari eta tresneriaz hornitua dago, gure arbasoen bizimodua ulertarazteko asmoz: zer jaten eta edaten zuten, nola janzten ziren, zertan egiten zuten lana... Horretaz gain, Interpretazio Zentroak euskal baserriaren historia, ezaugarriak, erabilera eta bilakaera erakusten dizkigu.