gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - ondarea

« Juan Luis Mendizabalen dohaintza | ondarea | Zer gertatu zen? »

Untzi Museoa Experimentaldian
2008/04/23

Experimentaldiaren kartela: Zientziaren kutxagunearen eraikina bonbilla baten barruan Apirilaren 25ean eta 26an Zientziaren Kutxaguneak antolatu duen Experimentaldian (Zientziaren III. Azoka) parte hartuko du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoak.

Untzi Museoa stand batean egongo da, Donostiako Museoen Sareko beste kide guztiekin batera. Bertan, Donostia Itsas Hiria erakusketari eta Untzi Museoak eta beste museo batzuek antolatzen dituzten tailer eta ekintzei buruzko informazioa izango da eskura.

Horretaz gain, hiriko museoen inguruko joku erraldoi bat prestatu da ekitaldi berezi honetarako. Ostiralean 12:00etan eta 17:00etan izango da jolasteko aukera, eta larunbatean, 13:00etan eta 16:00etan.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net