gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« Jardunaldiak eta bisita gidatuak, Ondarearen Nazioarteko Eguna ospatzeko | ondarea | Untzi Museoa Experimentaldian »

Juan Luis Mendizabalen dohaintza
2008/04/21

Juan Luis Mendizabal aitaren nabigazio-egunkaria eskutan duela Untzi Museoaren funtsak gure itsas historiarekin lotutako pieza berriak ditu Juan Luis Mendizabal Marquieguiren eskuzabaltasunari esker. Izan ere, zenbait dokumentu eta material grafiko eman dizkio museoari dohaintzan. Batzuk bereak ziren eta besteak Juan Mendizabal Garaizabal aitarenak.

Juan Mendizabalek Perura emigratu zuen gaztetan eta hainbat urte pasa ondoren bueltatu zen sorterrira. Hain zuzen ere, bidaia honekin eta El Callaon emandako urteekin lotuta daude museoak jaso dituen dokumentuak:

Juan Luis Mendizabalen marrazkia Juan Luis Mendizabalen marrazkia -Juan Mendizabal Garaizabalen nabigazio-egunkaria. El Callao, Peru. 1897.

-Ontzi baten salmenta eskriturak. El Callao, Peru. 1903.

-Juan Mendizabal Garaizabalen memoriak (c.1944); eta 30eko eta 40ko hamarkadetako El Callaoko bizitzari buruzko lana, Carlos González Godoy-k, Juan Mendizabalen semearen koinatuak,1971 inguruan idatzia.

-Otilia Quemes de Mendigurenen memoria. El Callao, Peru, c.1975.

-Juan Luis Mendizabal Marquieguiren marrazki originalak dituen V Centenario y un Viaje al Perú eskuizkribua. 1990eko urtarrila-otsaila.

-1905-1908etik 1940-1970era El Callaon izandako euskal kapitainen zerrenda, Juan Luis Mendizabal Marquieguik idatzita.

Untzi Museoak Juan Luis Mendizabalen eskuzabaltasuna eskertu nahi du; izan ere, dohaintza honen bidez, museoaren funtsak aberastu eta gure itsas-ondarea gordetzen, ikertzen eta ezagutarazten laguntzen digu.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net