gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« 'Arichachu' merkatal baporea | ondarea | Juan Luis Mendizabalen dohaintza »

Jardunaldiak eta bisita gidatuak, Ondarearen Nazioarteko Eguna ospatzeko
2008/04/17

San Vicente eliza Apirilaren 18a Ondarearen Nazioarteko Eguna da. Aurten, Donostiako ondarea zabaldu eta zaindu nahi duten zenbait erakunde eta elkartek egun hau ospatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte. Hitzaldiak eta bista gidatuak izango dira, aurtengo gai nagusiarekin lotuta: erlijio-artea eta toki sakratuak.

Kultura-ondarearei buruzko gaietan UNESCOren aholkulari den ICOMOS gobernuz kanpoko erakundeak aldarrikatu zuen Monumentuen eta Tokien Nazioarteko Eguna, 1982ko apirilaren 18an. Hiritarrak munduko ondarearen aniztasunaz eta balioaz eta hau babestu eta gorde beharraz jabetzea da egun honen helburua.

Urte hartatik hona, herri eta instituzio askok ekintza ugari antolatzen dituzte aipatutako eguna ospatzeko, gehienetan, ICOMOSek hartarako propio prestatu dituen batzordeekin elkarlanean.

Urtero, gai nagusi bat hartzen da ardatz. 2006. urtean, adibidez, Industria-Ondareari buruzko gaiak landu ziren eta 2007an Kultura- Paisaia eta Monumentu Naturalei buruzkoak. 2008a erlijio-ondareari eta toki sakratuei eskaini zaie.

Aurten, Donostian ere ospatuko da, hiriaren ondarea babesteko Donostia Hiria elkarteak zenbait erakunderen laguntzaz -besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundia- antolatuta. Ostegunetik, hilak 17, astelehenera, hilak 21, hainbat jardunaldi izango dira Arrupe aretoan (Garibai kalea, 19) eta bisita gidatuak Elizbarrutiko Museora eta San Vicente Elizara.

Osteguna 17
18:45 El patrimonio: concepto, evolución y situación actual. Montserrat Fornells Angelats.
Azken urteean kontzeptu honen garapena bideratu duten gakoen azterketa.

19:45 La parroquia moderna en España. Imanol Carlos García de Albéniz.
Arkitektura eta hirigintza tipologia honek 1960ko aldaketen odorioz izandako garapena aztertuko du. Erlijio-arkitektura modernoarekin lotutako hainbat adibide ere erakutsiko ditu.

Ostirala 18
18:45 Arte y piedad. El arte religioso en el Antiguo Régimen. Bergara como ejemplo. María José Aramburu Expósito.
Bergarako erlijo ondarearen errealitateri ekingo dio, banakokoen eta taldeen erkijiozkotasun eta debozioen isla gisa. Ondorioz, patronatu eta bezeroen fenomenoa aztertuko du, ekintza jainkotiarra gizarte mailako beste aspektu batzuetatik ikertuz, ohorea eta ospea, esaterako.

19:45 Las vicisitudes de las tablas flamencas en el País Vasco. Francisco Fernández Pardo.
Dispersión y destrucción del patrimonio artístico español erreferentziazko bere lana oinarri hartuta, erlijio ondarea eta bere babes beharra aztertuko ditu.

Larunbata 19
11:30 Bisita gidatua Elizbarrituko Museoko Funtsetara (Familia Sakaratuaren plaza)

Astelehena 21
18:30 Bisita gidatua San Vicente elizara, Edorta Kortadi Olanorekin.
19:30 La arquitectura del convento dominico de San Telmo (Egungo Udal Museoa). Ramón Ayerza Elizarain.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net