
gipuzkoakultura - ondarea
Zumalakarregi Museoak, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia den zentroak, hirugarren Innova saria lortu du, Zerbitzu onenari saria mailan, Zumabirtuala hezkuntza eta irakaskuntza zerbitzu birtualarengatik.
Ospe eta ezagutza handiko adituz osatutako epaimahaiak balio didaktikoak, berrikuntza eta sormena izan ditu kontuan Hezkuntza Baliabideen Expodidàctica 2008 feriak ematen dituen Innova sarietako epaia emateko.
Museoa, Internetek eskaintzen dituen aukeren jakitun izanik, ZUMAbirtual hezkuntza eta irakaskuntza zerbitzu irekia, dinamikoa eta malgua eskaintzen die erabiltzaileei. Museoko webgunean txertatua, ondoko erreferentziak eskaintzen ditu:
XIX. MENDEKO albuma Kultur webgunea: Euskal Herriko gaiei buruzko 3.200 irudi ditu lau hizkuntzatan. Sarrera askea da -creative commons- irakaskuntza, ikerketa eta erabilpen pertsonalerako.
Bildumagarri digitalak: XIX. mendeko historiaren kaleidoskopio hau ikuspuntu desberdinak kontutan izateko modu bat da: gertaerak, pasadizoak, gizakien bizitzetako gorabeherak, zientziaren garapena eta makina bat begirada gehiago. Faszikulu digitaletan egindako hilabetekari hauek iragana modu berriztatzaile eta erakargarri batean ezagutzera emateko sortuak dira. E-mail bidez bidaltzen dira hilabetero.
Honatx zenbait adibide:
Ezetz asmatu!
WILHEM von HUMBOLDT: 1801 Bidaia euskaldunen herrira
XIX. mendea hamarkadetan XIX. mendeko jendea
XIX. mendeko karikaturak
Erakusketa birtualak: XIX. mendeko arlo sozialak era literarioan, abenturazalean eta zientifikoan jorratzen dituzte, garai hori ulertu eta ikusteko begirada desberdinei buruz ausnartzeko.
Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria Karlistadetan
XIX. mendea karikaturetan. Umorea, distortsioa eta kritika soziala
XIX. mendeko esploratzaileak: Le Tour Du Monde
XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian
Gipuzkoa 1840-1872. Berrikuntzak eta eztabaidak
Ikerketa eta dokumentazioa: museoko dokumentazio eta bibliografi fondoetara sarbidea.
-Argitalpenak PDF euskarrian:
XIX. mendea karikaturetan. Umorea, distortsioa eta kritika soziala erakusketaren katalogoa
Azterketa Historikoak VII. Migel Antonio Zumalakarregi (1773-1846). Legegizon eta politikari liberalaren biografia
Azterketa Historikoak VI. El grabado en el mundo digital. Symposiumaren aktak
Azterketa Historikoak II. Michael Kasperri omenaldia "La guerrilla en Gipuzkoa (1808 - 1835)"
![]()
-E-jokoak:
XIX mendeko tribiala
Baina, zer da hau ?
XIX. mendean bizi
Stand-a Expodidàctican
Zumalakarregi Museoak, lehen aldiz, stand-a izango du Espainia mailan, hezkuntza baliabideen sailean erreferentzia den Expodidàctica ferian. Bertan zerbitzu eta ekintza didaktikoak aurkeztuko ditu. Hauen artean Munduari bira 80 egunetan talde-joko partehartzailea azpimarratu nahi dugu. Museoak sortu eta diseinatu zuen 2005ean Julio Verneren heriotzaren mendeurrena zela eta.
Bestalde, museoak Expodidacticako epaimahaiaren eskutik, hezkuntza elkarteak Zumabirtuala-ri, hezkuntza eta irakaskuntza zerbitzu birtualari emandako saria jasoko du Bartzelonako Firan apirilaren 3an ospatuko den ekitaldian.