gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 28, osteguna

gipuzkoakultura - ondarea

« Agiriak zaharberritzeko diru-laguntzen deialdia zabalik | ondarea | Jardunaldiak eta bisita gidatuak, Ondarearen Nazioarteko Eguna ospatzeko »

'Arichachu' merkatal baporea
2008/04/07

Arichachu baporearen koadroa Bermeoko Arrantzaleen Museoko zuzendari Aingeru Astuiren bisita jaso genuen martxoaren amaieran. Donostia, itsas hiria erakusketa ikustera etorri zen eta informazio berria eskaini zigun Untzi Museoak duela gutxi eskuratu eta orain erakusgai daukan Arichachu baporearen gouachearen inguruan.

Aingeru Astui Donostia, itsas hiria ekakusketan Arichachu merkatal baporea Compañía. Naviera Bermeorentzat egin zen Cadizeko Echevarrieta y Larrinaga ontziolan, 1920. urtean. Izena Bermeoko bertako hondartza txiki bati zor dio.

Baina historian zehar, beste zenbait izen izan zituen eta merkatal bapore izatetik bestelako funtzioak betetzera pasa zen. Antza denez, 1929an Donostiako Naviera Easoren eskutara pasa zen, eta hamar urte geroago Naviera Ángel Álvarez konpainiak hartu eta Gayarre izena jarri zion. 1967an Ignacio Vega Leguina konpainiak erosi zuen eta Astillero izena jarri zion.

Gerra Zibilean, Asturias tropa nazionalen eskutan erori zenean, 1.000-1.500 preso errepublikar inguru eraman zituen Ribadeotik Galiziako Bayonara. Presoek bost egun eman zituzten baporean, oso baldintza txarretan. Ondoren, Mediterraneoan ere erabili zuten nazionalek.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net