
gipuzkoakultura - ondarea
« 6.500 ikasle baino gehiago artxibo historikoan | ondarea | Aste Santuan, biadaiatu denboran zehar »
Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia den zentroa, publikoarentzat itxita egongo da martxoaren 30etik uztailaren 31ra bitartean. Lau hilabete horietan, museoa berritu eta azken urte hauetan eskuratutako bildumak jarriko dira erakusketan, XIX. mendeari dagozkion gaiak zabalduz.
Beraz, datozen egunak aprobetxatu ditzakezue Museoa itxi aurretik bisitatzeko.
Hala ere, martxoaren 31tik aurrera, itxita egon arren, azpimarratzekoak diren ondoko jarduerekin jarraituko du Museoak:
-Expodidàctica feria eta Innova sariak. Museoak erakusketari gisa parte hartuko du Bartzelonako Hezkuntzarako Baliabideen Erakustokian, apirilaren 3tik 5era; horretaz gain, Munduari bira 80 egunetan jokoa eta Zumabirtuala hezkuntza- ikaskuntza zerbitzu birtuala aurkeztu ditu Expodidàcticak ematen dituen Innova sarietara.
- ZumaKontakizuna. Ekimen original hau hirugarren adineko egoitza eta elkarteei eta euskaltegiei zuzenduta dago. Museoko arduradun bat egoitzetara edo elkarteetara hurbilduko da museoko bildumako objektu historiko batekin (originala edo erreplika) edo agiri batekin, solasaldi bat eskaintzeko.
-Ezetz asmatu! hileroko bildumagarri elkarreragilea. Jolas elkarreragile honetan, erabiltzaileek irudi zehatz bati buruzko galdera bat erantzun dezake. Galdera hauek XIX. mendeko gertaera, protagonista eta herriei buruzkoak dira.
- XIX. mendeko Albuma Kultur Webgunea. Euskal Herriko gaiei buruzko 3.200 irudi baino gehiago dauzka albumak. Irudi hauek Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta Gipuzkoako bost dokumento-zentrotan daude. Albuma-ren bitartez, erabiltzaileek irudiak eskuratu edo eskatu ditzazkete. Museoak eskaera horiek kudeatzen jarraituko du museoak.
- Kultur ondarearen didaktika ikastaroa. Uztailaren 2an eta 3an Eibarren, UEU Udako Euskal Unibertsitateak eskaintzen dituen ikastaroetan.
- Aisialdiaren aurkikuntza aldi baterako erakusketa. Berritze lanek iraungo duten lau hilabete hauetan, museoak aldi baterako erakusketa honen inaugurazio aurretiko lanekin jarraituko du. Aisialdiaren aurkikuntza erakusketa 2008ko azaroaren 26tik 2009ko urtarrilaren 23ra bitartean izango da ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan.