
gipuzkoakultura - ondarea
Gipuzkoako Artxibo Orokorrera otsailean egindako bisitan, Hernaniko Elizatxo ikastolako DBHko 4. mailako ikasle eta irakasleak aho-zabalik geratu ziren zenbait argazki ikusita; izan ere, Hernani erdialdean, gerran hildako nazionalen omenezko monumentu bat egon zela ikusi zuten. Aurkikuntzak ikusmina piztu zien...
Eta handik egun gutxira, ikasleetako bat udal artxibo historikora joan zen, monumentuari buruz gehiago jakiteko. Ikertzaile bihurtuta, monumentuaren misterioa argitu zuen eta ikaskide eta irakasleei kontatu zien aurkitutakoa... Baita artxiboan lan egiten dugunoi ere; hemen aurkitu baitzituen bere herriaren historiari buruzko misterio bat eta hura argitzeko pistak.
![]()