
gipuzkoakultura - ondarea
« Gipuzkoako Artxibo Orokorreko euskarazko dokumentuei buruzko artikulu baten oihartzun handia | ondarea | 6.500 ikasle baino gehiago artxibo historikoan »
Sarean da dagoeneko Zumalakarregi Museoaren Ezetz asmatu! bildumagarri digitalaren bigarren alea. Oraingoan argazkian azaltzen den herriaren izena asmatu behar duzue. Zalantzaren bat baduzue, laguntza txiki bat ere emango dizuegu.
Lehenengo alea atera zenean azaldu genizuen Zumalakarregi Museoak 20 urte beteko dituela datorren urtean. Hori ospatzeko proposamen digital berri honetan parte hartzeko gonbitea luzatu genizuen. Ezetz asmatu! jolas elkarreragilean hilabetero irudi zehatz bati buruzko galdera bat erantzun behar duzue. Galdera hauek XIX. mendeko gertaera, protagonista eta herriei buruzkoak izango dira.
Erantzun zuzena bidaltzen baduzue museorako bi sarrera jasoko dituzue doan. Joan den hilabetean asmatu ez bazenuten, orain beste aukera bat duzue.
Gogoratu, gainera, urte amaierarako ustekabe atsegin bat prestatu dugula.