gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« Zumalakarregi Museoa itxiko dute berritze lanak egiteko | ondarea | Zeinek dio gazteei ez zaiela historia axola? »

Aste Santuan, biadaiatu denboran zehar
2008/03/17

Bisitariak Zumalakarregi  Museoan Ate joka dugu Aste Santua eta jende askok oporralditxoa izango du, aurten gainera egun bat gehiago izango du oporralditxoak; izan ere, Ostegun Santuaren bezpera San Jose eguna da. Egun hauetarako plan aparta proposatzen dizuegu: gure iragana ezagutu eta arbasoen bizimodua ezagutuz, kulturaz gozatzea. Izan ere, Zumalakarregi Museoak eta Igartubeiti Baserri Museoak egunero irekiko dute martxoaren 19tik 24ra, asteazkenetik astelehenera. Ordutegia ondokoa izango da:

-Zumalakarregi Museoa: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

-Igartubeiti Baserri Museoa: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Zumalakarregi Museoan, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroan, Karlista eta liberalei buruzko erakusketa aurkituko duzue; XIX. mendeko euskal gizartearen aldaketak ezagutuko dituzue, ikusentzunezko, objetu, arma, dokumentu eta abarren bitartez; eta Lantegi Elkarreragileko proposamen ludikoekin XIX. mendeko giroan murgilduko zarete: janzkerak, puzzleak, buru-hausgarriak, komikiteka eta joku elkarreragileekin osatutako kiosko digitala...

Igartubeiti Baserri Museoan, Euskal baserrien eguneroko bizitza ezagutuko duzue. Zaharberritutako eraikina jatorrizko egoeran eta garaiko altzari eta tresneriaz hornitua dago, gure arbasoen bizimodua ulertarazteko asmoz: zer jaten eta edaten zuten, nola janzten ziren, zertan egiten zuten lana... Interpretazio Zentroak euskal baserriaren historia, ezaugarriak, erabilera eta bilakaera erakusten dizkigu baliabide expografiko berrienak erabiliz.

Badakizue, Aste Santuan denboran zehar bidaiatuko gara. Museoetan ikusiko dugu elkar.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net