gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« Ezetz asmatu. Bigarren alea. | ondarea | Zumalakarregi Museoa itxiko dute berritze lanak egiteko »

6.500 ikasle baino gehiago artxibo historikoan
2008/03/11

Bistari talde bat artxiboan Azken asteetan ondoko eskoletako taldeak etorri zaizkigu bisitan: Donostiako eta Tolosako Helduentzako Hezkuntza, Donostiako Karmelo Ikastetxea eta Ordiziako Oinaguren institutua. Irakasleekin batera, adin guztietako ikasleek artxibo historikoaren lana ezagutzeko aukera izan dute: nola lan egiten dugun, nolako dokumentuak zaintzen ditugun (publikoak eta pribatuak), nola gordetzen ditugun (pergaminoa, papera, filma...) eta nola zaharberritzen ditugun hondatuta daudenean (azken bisitan, esaterako, XVI. mendeko dokumentuak).

Oso esperientzia interesgarria iruditu zaienez, zenbaitek bueltatzeko asmoa azaldu dute: erabiltzaile gisa etorriko dira, gure irakurketa gelako dokumentuak kontsultatzera.

Bistari talde bat artxiboan Bistari talde bat artxiboanBistari talde bat artxiboan

Bistari talde bat artxiboan Bistari talde bat artxiboan Bistari talde bat artxiboan Bistari talde bat artxiboan

Dakizuenez, artxiborako bisita gidatuak, batez ere, Erdi Mailako Hezkuntzako ikasleentzako antolatzen dira, baina bestelako taldeak ere etorri daitezke: Helduentzako Hezkuntzako ikasleak, unibertsitatekoak, artxibo ikasketak egiten dituztenak... Bisitak martxan jarri genituenetik, dagoeneko, 6.500 ikasletik gora etorri zaizkigu bisitan.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net