gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 28, osteguna

gipuzkoakultura - ondarea

« Inauteriak Gipuzkoako Artxibo Orokorrean | ondarea | Ezetz asmatu! »

Madrilera goaz
2008/02/05

Jardunaldien logotipoa Madrilgo Ontzi Museoak otsailaren 6rako eta 7rako antolatu dituen Ontzi eta Itsas Museoei buruzko jardunaldietan parte hartuko du Untzi Museoak. Untzi Museoko zuzendari José María Unsainek museoari eta Euskal Itsas Museoaren proiektuari buruzko hitzaldia eskainiko du.

Jardunaldi hauen bidez, Madrilgo Untzi Museoak itsasoarekin zerikusia duten museoetako ordezkariak bildu nahi ditu, ondarearen ikerketa, gordetzea eta zabaltzeari buruz eztabaidatzeko. Ondarea hiritar guztiengana helarazi eta itsasoarekiko eta itsas-historiarekiko jakin-mina pizteko bidean egiten den kudeaketa eta hedapenaren egoera hobeto ezagutzea dute helburu.

Era berean, etorkizunera begira, elkarlanerako eta informazioa trukatzeko lan ildoak ezartzea ere dute helburu, Ontzi eta Itsas Museoen elkarte bat sortu ahal izateko, lana erraztu eta Europa mailan ezagutarazteko.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net