
gipuzkoakultura - ondarea
« Ezetz asmatu! | ondarea | Gipuzkoako Artxibo Orokorreko euskarazko dokumentuei buruzko artikulu baten oihartzun handia »
Hernaniko Elizatxo ikastolako DBHko 4. mailako 24 ikasleren bisita jaso berri dugu artxiboan. Bi taldetan etorri dira, irakasle banakin.
Gipuzkoako Artxibo Orokorrean nola lan egiten dugun ikasi eta XVI. mendetik XX. mendera bitarteko jatorrizko dokumentuak ikusi ondoren, dokumentu gordailu batean izan dira. Laborategian XVIII. mendeko dokumentu bat nola zaharberritzen genuen ikusi dute zuzenean (talde bakoitzak bat) eta irakurgelan 50eko hamarkadako hainbat argazkiren kopia digitalak ikusi dituzte.
Zuek ere etorri nahi baduzue, oraindik garaiz zaudete bisita gidatuen programan izena emateko.
Informazio gehiago