
gipuzkoakultura - ondarea
Zumalakarregi Museoak ZumaKontakizuna ekimena antolatu du hirugarren adineko egoitza eta elkarteentzat. Museoko arduradun bat egoitzetara edo elkarteetara hurbilduko da museoko bildumako objektu historiko batekin (originala edo erreplika) edo agiri batekin, solasaldi bat eskaintzeko.
Hiru gairen artean hautatu daiteke: XIX. mendeko apaiz gerrilariak, Karlistak eta liberalak, edo XIX. mendea aldizkari satirikoetan.
Ekimenean parte hartu nahi duten egoitza eta elkarteetako arduradunak museoarekin harremanetan jar daitezke telefonoz (943889900) edo e-mailez.