gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - ondarea

« Bi arpoi dohaintzan | ondarea | ZumaKontakizuna »

Uretako txakurra
2008/01/17

Uretako txakurraren irudia arraina ahoan duela Uretako txakurrak lotura estua du gure itsas historiarekin; izan ere, baxurako arrantzontziek ontzi barruan eraman ohi zuten, arrantzaleei laguntzeko. Txakur hauek oso azkarrak eta igelari trebeak ziren eta, arrain bat amutik askatzen zenean, uretara jauzi egiten zuten harrapatzeko.

Untzi Museoan txakur hauek zuten zeregina ekarri nahi dugu gogora eta txakurra arraina ahoan duela irudikatzen duten zeramikazko artisau-piezak jarri ditugu salgai museoko dendan.

Horretaz gain, animalia hauek espresuki ikertzen ari gara, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco aldizkariaren hurrengo alean hauei buruzko lan bat argitaratzeko.

Txomin Artola abeslari hondarribiarrak ere ondoko kanta eskaini zion Txuriko izeneko uretako txakurrari, Fernando Artola "Bordari" aitaren testuari musika jarriz:

Gu gazte giñadela txalupa guztiak
zakurtxo bat ohi zuten ontzi barrenean
begi erne, abilla, ez zen zaunkaria
ihes zihoan arraina harrapatzailea

Seme esango dizut nola gertatzen zen
punttutako arraia, suelto batzuetan
legatza ospa, ihes, txakurra jauzten zen
'ta bet-betan arraia hartzen zuen hortzetan.

Lana horren saria 'txakurraren partia'
deitzen genuen guziok, ongi merezia
maitea-maitea zen txakur ehiztaria
txalupa betetzen zuen anima gabeak.

Unea etorri da zuri kontatzeko
zer nolako txakurra zen gure Txuriko
uhin izugarriak ez zuen izutuko
arraia utzi baino, lehenago itoko.

Goiz itsusi batean ez naiz ez ahaztuko
bere lana beteaz jauzi zen Txuriko
baga haundi artean, ehiza ez utziko
legatz haundi batekin ito zen betiko.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net