gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - ondarea

« Errusiako haur talde baten bisita Untzi Museoan | ondarea | Azken Gerra Karlistaren historia argazkitan »

Kultura ondarea eta museoak
2008/01/03

Liburuaren azala EHUren Argitalpen zerbitzuak Patrimonios culturales y museos: más allá de la historia y del arte liburua argitaratu du, Iñaki Arrieta Urtizberearen eskutik, hainbat erakunderen laguntzaz, besteak beste Gipuzkoako Foru Aldundiarena (Kultura Zuzendaritza).

Bertan, Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak eta Oiasso Erromatar Museoak antolatutako Museos y Patrimonio Cultural en los Tiempos de la Globalización: Retos y Oportunidades Biltzarraren emaitza jasotzen da. Biltzar hau Gipuzkoako kanpuseko Filosofia eta Hezkuntza Zientzen Fakultatean izan zen, 2006ko azaroaren 16 eta 17an.

Museoak eta ondare-azpiegiturak sustatzeari edo horiei balioa emateari buruzko zortzi artikulu biltzen ditu liburuak. Denek oinarri bera dute, hau da, museo- eta ondare-proiektuak ez dira abiatzen Historiak edo Arteak zehaztutako irizpideen arabera soilik. Agente desberdinek egindako ekonomia-, politika-, gizarte- eta, hala edo hola, nortasun-balorazioak ere kontuan hartu behar dira, proiektu horien konplexutasuna antzeman nahi badugu.

Irakurleak ez ditu hausnarketak edo azalpenak oso teorikoak edo abstraktuak aurkituko argitalpen honetan, azpiegitura horiek sustatzeko edo horiei balioa emateko baliagarriak izaten direnak; alderantziz, proiektu jakinetan oinarritutako deskribapenak eta hausnarketak irakurriko ditu; alde batetik, unibertsitateko irakasleek edo Administrazioko teknikariek egindakoak, eta, bestetik, museo- edo ondare-proiektuekin lotura handia duten toki-agenteenak. Hori da liburu honen xedea hain zuzen ere; esperientzia jakinetan oinarrituz, museo- eta ondare-proiektuen konplexutasuna azaltzea.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net