
gipuzkoakultura - ondarea
Eguberritako oporretan itxita egon ondoren, ostegunean, hilak 10, berriz ireki dute Igartubeiti Baserri Museoa.
Oraindik bertan izan ez direnentzako une aproposa izan daiteke Ezkio-Itsasora hurbildu eta XVII. mendeko euskal baserrien historia eta bizimodua bertatik-bertara ezagutzeko.
Museoaren ordutegia:
-Asteazkenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara.
*Larunbatetan arratsaldez ere irekiko da, 16:00etatik 19:00etara.
*Astelehen eta astearteetan itxita.
Bisita gidatuak ohiko ordutegian izango dira: 11:00etan eta 12:30ean; eta larunbatetan 17:30etan ere.