
gipuzkoakultura - ondarea
Abenduaren 28an Historia fotográfica de la última guerra carlista. 1872-1876 liburua aurkeztu zuten Untzi Museoko liburutegian.
Txertoa argitaletxeak argitaratu duen liburu hau Juantxo Egañak eta Juan Pardok egin dute elkarlanean. Horretarako, hainbat artxibategi publiko eta pribatutan zeuden Bigarren Gerrate Karlistako irudi sorta jaso dute.
Argazkiak protagonista badira ere, kapituluak osatzeko testu laburrak ditu liburuak, irudiak dokumentatzeko. XIX. mendeko argazkilariak ezagutzeko dokumentaziorako iturri garrantzitsua ere bada liburua.