gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 5, ostirala

gipuzkoakultura - ondarea

« Bibliografia-bitxikeria | ondarea | 2008an artxibo historikoa bisitatu gabe geratuko zara? »

'Ormaiztegi XIX. mendean' gabonetako eskulan tailerra
2007/12/20

Haur talde bat Zumalakarregi Museoak, Ormaiztegiko San Andres ikastetxearekin lankidetzan, Ormaiztegi XIX. mendean gabonetako eskulan tailerra antolatu du, abenduaren 26tik aurrera, 5 urtetik 12 urte bitarteko umeentzat.

Eskulan tailerra abenduaren 26an hasi eta eta urtarrilaren 4an amaituko da. Haurrek goizeko 10:00etatik 13:00etara eskulanak egingo dituzte, hainbat materialekin.

Ondo pasatuz eta elkarlanean, sormenean oinarritutako objektu erabilgarriak eta artelanak eraikiko dituzte.

Abenduak 26, asteazkena. XIX. mendeko Ormaiztegiri buruzko murala egingo dute.
Abenduak 27, osteguna. Soldadu karlista eta liberalek erabiltzen zituzten burukoak, txapelak, morrioioa, kapa eta ezpatak egingo dituzte material desberdinak erabiliz.
Abenduak 28, ostirala. Garai hartako hainbat eraikuntza egingo dituzte.

Urtarrilak 2, asteazkena. Beraiek egindako lore eta zuhaitzekin lorategia osatuko dute.
Urtarrilak 3, osteguna. Zalditeria karlista eta liberala (soldaduak eta hauen zaldiak) egin eta margotuko dituzte.
Urtarrilak 4, ostirala. Sukaldaritza tailerra izango da eta haurrek egindakoa etxera eramango dute.

Egitasmoa doakoa da, baina haur kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da, museora hurbilduz edo (943) 88 99 00 telefonora deituz.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net