gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - ondarea

« 2008an artxibo historikoa bisitatu gabe geratuko zara? | ondarea | Errusiako haur talde baten bisita Untzi Museoan »

'Gabonak zuretzat' Untzi Museoan
2007/12/28

Jardueraren kartela Untzi Museoak literatura eta historia ibilbidea antolatu du urtarrilaren 3rako, Gabonak zuretzat ekimenarekin bat eginez. 10:30ean hasiko da.

Gabonak zuretzat eguberritako programa berezi bat da, 4 eta 14 urte arteko haur eta gazte donostiarrentzako. Aurtengoan Donostiako Museoen Sareak ekimenean parte hartu nahi izan du eta zenbait ekintza proposatu ditu egun hauetarako.

Untzi Museoak antolatu duen ekintza, esan bezala, hirian zehar egingo den historia eta literatura ibilbidea da. Urtarrilaren 3an 10:30ean izango da eta bi ordu inguru iraungo du. Eguraldi txarra egiten badu, arrantzari buruzko tailer bat egingo da museoan.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net