gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - ondarea

« Igartubeiti Museoa itxita | ondarea | Bibliografia-bitxikeria »

Erretaula zaharberritua
2007/12/18

Eliza kanpotik Soraluzeko Santa María la Real elizako erretaulak primerako itxura du zaharberritze lanen ondoren. Lan hauetan altxatutako zonak asentatu, askatutako elementuak egonkor jarri, gainazaleko zikinkeria garbitu, eta hezetasunak eta gatzak hondatutako zonaldeak berritu dituzte. Amaitzeko, erretaula osoa babestu da.

Soraluzeko parrokiari buruzko lehen berriak herriari buruzko 1267ko dokumentu batekoak dira. Baina egungo eliza XVI mendean hasi zen eraikitzen (erdiko habeartea, absidea eta gangak). 1632an alboetako habearteak eraiki zituzten (Juan de Esnaola Ybaiguren) eta 1686an dorrea eraikitzen hasi ziren. (Juan de Aranzeta). Korua eusten duen arku eskartzanoa 1715. urtekoa da eta barrokoko estiloarekin landutako harearrizkoa da (Antonio de Anguizar). Landutako zurezko atrioa 1666ekoa da eta eta pilare eta habeen lantzeari dagokionez, Gipuzkoako bakarra da.

Erretaula Erretaula nagusi neoklasikoa Ventura Rodriguez arkitektoak (1717-1785) diseinatu eta Bergarako Miguel Antonio de Jauregui arkitektoak eraiki zuen. Eraikitzeko Harlagaintza (adreilua, karezko morteroa eta igeltsua) eta estuko polikromatua eta urre kolorekoa erabili zituen. Formari dagokionez, zortzi aldeko absidera egokitu zuen.

Erretaularen deskribapena
Andre Mariaren irudia zaharberrituta Andre Mariaren irudia zaharberritu gabe Erretaulak hiru zati ditu: banku edo onarria, gorputz nagusia eta atikoa. Bankuaren gainean, gorputz nagusiak hiru zati ditu. Erdikoak, absidearen sakontasuna erabiltzen du nitxo moduko egitura batean. Bertan, egur polikromatuz egindako Andre Maria eta aingerutxoak azaltzen zaizkigu, oinarri handi baten gainean.

Erdiko zati honek alde bakoitzean hiru zutabe erraldoi ditu. Zutabeek fuste ildaxkatu eta kapitel hornituak dituzte eta gainean taulamendu erraldoia dute. Frisoak landare itxurako apaingarriak ditu. Erlaitza zabala da da eta moldura eta modiloiak ditu. Gainean, atikoa hasten da.

Atikoan Aita, Semea eta Espiritu Santuaren talde eskulturikoa dago. Alde bakoitzean pilastra bat du eta hauen gainean frontoi arku bat, aingerutxo eta floroiz apaindutako arku batez inguratuta. Erlaitzaren alde bakoiztean, aingeru bat dago belauniko.

Aldeetan ondoko goi-erliebeak daude: San Jose haurrarekin eta Artzain Ona.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net