gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - ondarea

« Nabarra boua-Matxitxakoko guda: azken egunak | ondarea | Igartubeiti Museoa itxita »

Berrikuntzak Donostia, itsas hiria erakusketan
2007/12/10

Donostiako portuari buruzko litrografia Abenduaren 11tik aurrera pieza berriak izango dira ikusgai Donostiako Untzi Museoko Donostia, Itsas Hiria erakusketan: XIX. mendeko portuari buruzko litografia bat eta arrantza tresnen bilduma etnografikoa.

Bestalde, astelehenean, hilak 10, kontserbazio arrazoiak direla eta, sei hilabetez erakusketa honetan ikusgai izan diren bi pieza itzuliko dira Simancasko Artxibategi Orokorrera:1762 urteko Juan Pedro Cruz de Belefonte kortsarioaren nabigazio egunerokoa eta Donostiaren ikuspegia, 1641 izeneko grabatua. Azken hau eskuz egindako XVII mendeko beste plano batek ordezkatuko du; plano honek, aurrekoak bezala, Donostiako defentsa sistema erakusten du.

Arrantza tresnakPlano honetaz gain, asteartetik aurrera, hasieran aipatutako pieza berriak jasoko ditu erakusketak:

- Donostiako J. Maestre zigarro fabrikaren litografia. XIX. mendeko portuaren aurpegi ez oso ezaguna erakusten du. Balio handiko irudia da; izan ere, portua Donostia kolonien arteko itsas merkataritzarekin lotzen duen dokumentu bakarra da. Merkataritza hau azukrean, kakaoan eta tabakoan oinarritzen zen batez ere. Andrés Otermin bildumagile donostiarrak utzi dio litografia museoari.

-Arrantza tresnen bilduma. XX mendearen bigarren erdialdean Donostiako portuan jasotako hainbat tresna dira. Untzi Museoaren bildumaren parte dira Jose Maria Merinoren emariari esker.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net