
gipuzkoakultura - ondarea
« 'Ormaiztegi XIX. mendean' gabonetako eskulan tailerra | ondarea | 'Gabonak zuretzat' Untzi Museoan »
Unibertsitateko, institutuko edo euskaltegiko ikaslea bazara, edo artxibo prestakuntza, Helduentzako Hezkuntza edo gizarte-eta kultura-ikasketak egiten ari bazara, hitz egin irakasleekin Tolosara hurbildu eta Gipuzkoako Artxibo Orokorra ezagutzera etortzeko.
Dagoeneko 6.400 ikasle baino gehiago etorri dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren artxibo historikora. Bertan hamaika dokumentu ikusi dituzte: pergamino edo paperean eskuz idatzitakoak (testamentuei, erregeei, legeei edo auziei buruzkoak), marraztutakoak (planoak), edo beira eta filmetan egindakoak. Eta orain badakite nondik datorren Gipuzkoako Historiari buruzko liburuetako informazioa. Zenbait dokumentuk 500 urte baino gehiago dituztenez, eta gerrak, suteak eta abar jasan dituztenez, gorde eta zaharberritzea zein garrantzitsua den ere ikasi dute.
![]()
Eta zuk? Ez duzu ikusiko?